
Gaztañoko jai batzordeak gaur 23:00etan, balkoietan kandelak pizteko eskatu die auzotarrei, su garbitzailea, eta sorgin gau magikoa irudikatzeko.

Iraultza Dantza taldeak, aurten ere, San Juan bezperarekin batera Urdiaingo kantaia egingo du Herriko plazan.

Bideo berezia zabalduko du Iraultza Dantza taldeak sare sozialen bidez San Joan egunaren bezperan.

Zuzeneko dantza ikuskizunik ez, baina hilaren 23an Iraultza Dantza Taldearen sare sozialetan, Facebook, Twitter eta Instagramen iazko kantaiaren bideoa zintzilikatuko dute. Halaber, Ereintzak Soka Dantza sinbolikoa irudikatuz egindako bideoa Herri Bizian ikusteko aukera izango da.