
75 kandela itzali berri ditu Yola Kirol eta Kultur Elkarteak, ospakizun bete-betean ari dira elkarteko bazkideak. Datozen asteetan biribilduko dute ospakizun sorta.

Urteurren hori berotzen hasteko, ekitaldi bat antolatu dute larunbatean Santiago plazan, 12:30ean. Pintxoak dastatu ahal izango dira Pasai Txarangarekin. Ekainaren 5ean, VII. Kultur Jardunaldiak hasiko dituzte.