
Udan zehar herriko hainbat emakumeek pintzelkadaz pintzelkada osatu duten horma irudi feminista inauguratuko dute ostiralean.

Murala margotuko dute larunbat honetan eta hurrengoan Zapirain Anaien kalean eta parte hartzera deitu dituzte herriko emakume guztiak; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arituko dira.

Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketaren sariak banatuko ditu Xenpelar Bertso Eskolak asteazkenean (hilak 20).

Bertso saioa antolatu dute astearterako, 18:00etatik aurrera, Niessenen.

Aitor Mendiluze, Haritz Casabal, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Nerea Elustondo, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Unai Agirre izango dira Niessengo oholtzara igoko direnak. Bestalde, Iñigo Legorburuk Estropada akademikoko komunikazio saria lortu du.

Aitor Albistur errenteriarrak irabazi du Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketa.Ibon Zabala saria Azkoitiako Julene Iturbe Epeldek irabazi du, bigarrenez.

Atzo arratsaldean banatu zituzten Zapirain Anaiak Sariaren XXVI. ekitaldiaren eta Ibon Zabalaren XVI.aren sariak, Niessen kulturgunean. Ondoren bat-bateko bertso saioa egin zuten.