
Maori herriaren eta bere hizkuntzaren biziberritzea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen Imanol Miner Aristizabal euskal filologoak 2003-2004 urteen artean egindako urtebeteko egonaldian. Beste bitan itzuli da bertara, azken aldiz duela bi urte, eta prozesu horrek hamalau urtean izan duen bilakaeraren berri lehen eskutik jaso du.