
Jarraipen oso orokortua eta erantzun zabala jaso duela grebak esan dute sindikatuek lehen balorazioan, eta gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik milaka langile publikoei ukatu diela greba eskubidea, "ondorioz, greba bera oso baldintzatuta egon da".

Aurten ere borrokatzeko prest datozela esan du elkarteak, eta zerbitzu publikoen aldeko aldarria zabalduko dute urte berriaren lehenengo elkarretaratze eta manifestazioan.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuak mobilizazio dinamika eramaten ari dira aurrera. Udaletxearen aurrean elkartuko dira bihar.