
Gaurko, kaleko emanaldia antolatu du Ibargainek; kontzertua egingo dute Lartaungo musikariek igandean Bihar da Zezilia Deuna edo Santa Zezilia, musikaren eta musikarien eguna, azaroaren 22a. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibargain Musika Eskolak eta Lartaun Abesbatzak. Eskolak, musikarien zaindariaren omenez emanaldi berezia antolatu du gaurko. 17:45ak aldera, musika eskolako ikasle eta irakasleak eskolako atarian bildu eta kalejiran —Ikusi mendizaleak kantari eta soinu tresnak joaz—, Aialde kaletik Doneztebe plazara igoko dira. Plazara iritsitakoan udaletxearen aurrean «abesti ezagunez osatutako kantaldia» emango dute. Honako abestiak kantatuko dituzte: Maritxu, Maritxu; Udaberrian, Arrano Beltza eta Baketue Tuepapa. Ibargaingo arduradunek zehaztu dutenez, kantaldia irekia izango da: «Hurbiltzen diren guztiak, haurrekin eta gazteekin batera abestera gonbidatuta daude». Saioa bukatuta, plazatik Ibargain Musika Eskolara kalejiran joango dira berriro, Ikusi Mendizaleak abestiarekin. Eguna kantari bukatuko dute. Lau helburu ditu saio horrek, Ibargaingo zuzendari Juan Pablo Lizartzak jakinarazi duenez: «Hurrengo eguna musikarien eguna dela iragartzea; musika eskola kalera ateratzea, batez ere, ikasle gazteenak; publikoa gurekin batera kantan eta dantzan jartzea, eta, azkena, baina ez garrantzi gutxiagokoa, ondo pasatzea». Hala, herritar guztiak animatu dituzte musika eskolako ordezkariek gaurko ekimenean parte hartzera. Kantu Kantari eta kontzertua Lartaun Abesbatzak, bi ekitaldi antolatu ditu, biak asteburuari begira. Etzidamu, Kantu Kantari ekimena egingo dute. [...]

Bihar hasiko da Andra Mari Abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalekin batera prestatzen duen Santa Zezilia Zikloa. Hurrengo igandera arte egitarau “aberatsa eta anitza” prestatu du abesbatzak Eresbil eta Errenteria Musikalek, Jose Manuel Tife abesbatzako zuzendariak azaldu duenez. Gaineratu duenez, musika ikuspegi eta baliabide guztiek tokia izango dute, baita dantzak ere. Hala nola, txistulariak, bertsolariak, orkestra musika, adin guztietako abesbatzak, txalaparta, danborrak. Hori guztia aurrera eramateko hainbat elkartetako kideak igoko dira oholtzara: Andra Mari Abesbatzako koru guztiak, Landarbaso abesbatza, Errenteria Musikaleko orkestra eta banda, udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak, Xenpelar Bertso Eskola eta txalapartariak. Kontzertu berezia izango da Andra Mari Abesbatzak eta Errenteriako Musikal Kultur Elkarteko Bandak ostiral arratsaldean emango dute. Carl Orffi omenaldia egingo diote, eta horretarako, Xabier Obesok musikariari egindako margolana utziko die. Egitaraua Bihar, azaroak 17: Landarbaso abesbatza, 20:00etan, Fatimako parrokian. Azaroak 21, asteazkena: Errenteria Musikaleko Ikasleen Banda eta dantzako ikasleak, 20:00etan, Fatimako parrokian. Ondoren, Errenteria Musikaleko Orkestra eta Lengoaia Musikaleko ikasleen emanaldia. Azaroak 22, osteguna: Musika tailerra, mutilak, Orereta Txiki abesbatza, Orereta eta Oinarri abesbatzak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri, 20:00etan, Fatimako parrokian. Azaroak 23, ostirala: Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda, eta ondoren, Andra Mari Abesbatza eta Errenteriako Musikal Kultur Elkarteko Banda. Azaroak 24, larunbata: [...]

dsanta zezilia kontzertua

Santa Zeziliaren harira hainbat ekimena antolatu dituzte herrian egun hauetarako. Horietako bat urteurren borobila da. Izan ere, Landarbaso Abesbatzak 20 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, gaur kontzertua emango du abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Bihar izango da ekitaldien azkeneko eguna. Errenteriako Udal Txistulari Taldearen diana izango da 10:00etan. Erdialdetik abiatuko dira, eta Amulleta Danborraren Kofradian bukatuko dute. 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa izango da udaletxeko arkupeetan eta 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.

Asteartea da Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Horren harira, hainbat ekimen antolatu ditu Tomas Garbizu Musika Eskolak. Horietako bat da musika eskolaren bandaren kontzertua. Gaur izan da, 12:30etik aurrera. Hona emanaldiaren zati bat:

Santa Zeziliaren egunaren harira, kontzertua antolatu dute larunbaterako, hilaren 19rako, San Bixente elizan. Herriko abesbatzak eta Herriarteko Harmonia Orkestra ariko dira Santa Zeziliaren mezan, 18:30etan hasita.




AMA Andra Mari Abesbatzak Santa Zezilia Zikloa antolatu du hilaren 16tik 24ra.

Santa Zezilia Zikloaren barruan, txistu eta danbor doinuak entzun ahal izango dira, igandean, 10:00etatik aurrera, erdialdeko kaleetan. Udal Txistulari Banda, Errenteriako Txistulari Taldea eta Amulleta Danborraren Kofradiak egingo dute ibilbide hori.