
Hamabi etxebizitzako eraikitzeko baimena tramitatu du udalak, eta Miguel Alduntzin kaleko zoladura hobetuko du. Udal partzelan ez du eraikiko azkenik udalak, etxebizitza soziala har dezakeen eraikina.

Jarduketak goizeko lehen orduan hasiko dituzte, eta trafikoa 10:00etatik 13:30era bitartean moztuta egongo da.

Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatzearekin batera sarbideak diren plataformetan konponketak egingo ditu udalak, argiztapen lanak, eta barandak txukundu eta margotu.

Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dieten kalteen ondorioz, Nafarroa hiribidearen ingurua moldatzeko beharra ikusi du udalak; zehazki, Diputazio plaza ingurua. Zuhaitzei arnasa hartzea erraztea dute helburu, baina ez hori bakarrik, oinezkoentzat zeuden arriskuak ezabatzea ere.