
Urtebete pasatxo da Hilario Arbelaitz sukaldariak (Oiartzun, 1951) eta haren anaiak Zuberoa jatetxea itxi zutela. Jatetxea zenaren atarian jarri du hitzordua elkarrizketarako, Oiartzunen.

Sukaldari oiartzuarra omendu nahi izan du aurten Jai Batzordeak, "bere ibilbide profesionalean euskal sukaldaritzari egindako ekarpenagatik".