
Donibane eta San Pedroko hirigune historikoak sarean sartzearekin batera, zuntzaren instalazio lanak bukatutzat eman ditu alkateak.

Urtebete pasa da saneamendurako aurreproiektuak gas hornidura lanetan barne hartzea baztertu zuenetik. Bizilagunek ez diote etsi denbora honetan eta soluzio bat eman die Nortegas enpresak.

Sanjuandarrek eta sanpedrotarrek urte luzez eskatu izan duten zuntz optikoa etxean erabiltzeko aukera eman die kooperatiba batek bizilagunei. Erabiltzaileetako bat da Iñaki Arrieta sanpedrotarra.

Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak bilerara deitu ditu bizilagunak, orain arte egindako urratsen berri emateko.

Bilkura martxoaren 3an izango da, Donibaneko udaletxe zaharrean. Koalizioak dituen proposamenak aurkeztuko ditu bertan.

Loreto Osa Hirigintza zinegotziak iragarri du, arau aldaketa bati esker, banda zabalaren luzapen eraikinen fatxadetatik egin ahalko dela.

EH Bilduk "onartezin" iritzi dio egoerari. San Pedron ia 400 dira konexio mota hura ez duten etxebizitzak, eta 600dik gora Donibanen.

Donibane eta San Pedroko alde zaharretara oraindik heldu ez den zerbitzua bermatzeko eskatu diote bilkideek udal gobernuari.