
Atzo Errenteriako Kirolaren Gala ospatu zen herriko hainbat klub, kirolari erakundeetako arduradun eta kirolarekin zerikusia duten pertsonekin. 250 pertsona inguruk hartu zuten parte ekitaldian.

Egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin oso pozik azaldu da Zuriñe Alberdi Hibaikaren patroia. Gora egindako koska hori mantentzea dute helburu, eta batez ere gozatzea.