
Antzerki talde amateurren jardunaldiak egingo dituzte Lezon hilaren 25etik 27ra. Lau emanaldi izango dira, baita gogoetarako saio bat ere. Konpainia txikien lanari balioa eman nahi diote.

ENBA eta EHNE sindikatuak eta Gipuzkoako Baso Elkarteak deituta, baserritarrak eta lehen sektoreko langileak kalera irtengo dira ostiralean.

Bere burua alai eta ipurtarin bezala deskribatu du bodyboard surflariak. COVID-19ak haren jardueran izandako eraginaz eta emakumeek ureko kiroletan duten ikusgarritasun faltaz hitz egin du.