Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
Sartu
Maddi Fernandez bodyboard surflaria. Euskal Herriko 2019ko txapelduna.

"Neska bakarra nintzen mutilekin lehian. Gogorra izan zen"

Lezo
Kirola

Bere burua alai eta ipurtarin bezala deskribatu du bodyboard surflariak. COVID-19ak haren jardueran izandako eraginaz eta emakumeek ureko kiroletan duten ikusgarritasun faltaz hitz egin du.

Maddi Fernandez. Bodyboard surflaria. Elkarrizketa.
2020/07/17
Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna

Nor da Maddi Fernandez?
Maddifer, hasteko, lezoarra da [barreak]; 22 urteko neska kirolaria. Kirol askotan ibilia naiz, eta, horrekin lotuta, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza ari naiz egiten, haurrak ere oso gustuko ditut eta Lehen Hezkuntza ere ari naiz ikasten.

Bosgarren eta azken urtea falta zait. Amaitzean, nork daki non egongo naizen… Argi daukadana da kirolarekin erlazionatutako zerbait izango dela; non, ez dakit, baino kirolarekin harremana duen zerbaitetan, ziur.
Urtean zehar ere lanean nabil haurrekin, Eskola Kiroleko monitore naiz. Horrez gain, bodyboardeko klaseak ematen dizkiet, udazken zein udaberrian, emakumeen taldeei.


Zein izan zen zure lehen esperientzia kirolarekin?
Gogoan dudan lehen esperientzia Eskola Kirola izan zen. Orduan ikusi nuen kirola, orokorrean, oso gustuko nuela; kirol guztiak, gainera. Esan nezake trebea nintzela jarduera gehienetan. Futbola betidanik atsegin izan dut.

Lehengusuarekin eta bere lagunekin beti jokatzen nuen futbolera parkean, eta kirol horrekin lotura handia izan dut betidanik. Banekien, handitan, futbola egin nahi nuela.

7-8 urte nituenean, gurasoek, udarako kurtso batean inskribatu ninduten, anaiarekin, lehengusuarekin, lagun batzuekin… Eta gustatu zitzaidan. Gainera, eduki nituen irakasleak oso jatorrak ziren eta, egun ere, oraindik harremana daukat haiekin. Orduan hasi nintzen bodyboardean. Uda heltzean ikastaro berbera egiten nuen urtero. Behin, neguan ere uretara sartzera animatu nintzen; eta gaur arte.

Hori bodyboardari dagokionez. Futbolean, Allerrun hasi nintzen. Kirol horren bitartez ere lagun asko egin ditut. Judoaren munduan anaiarekin eta lehengusuarekin urteak eman ditut. Oso oroitzapen onak ditut, gainera.


Nola bateratzen zenituen hiru kirol hauek ikasketekin?
Egia esan, ez dakit. Lehen, bizitza sozial asko ez nuen agian [barre egin du]. Nire errutina hurrengoa zen: judoko motxila hartu, San Juanen entrenatu; aita bila zetorren futbol zelaira eramateko… Eta gaueko hamarrak arte ez

nintzen etxera iristen. Horrela, egunero… Erotzeko moduko urteak izan ziren, zinez.

Azkenean, bodyboardean zentratzea aukeratu zenuen.

Egia esan, boladaka nindoan. Urtaroaren arabera nahiago nuen kirol bat egitea bestea baino. Neguan, adibidez,

uretara sartzea oso gogorra da. Hotz zenean judo egitea gustatzen zitzaidan, tatamian, toki itxi batean, goxo-goxo…
Denborarekin, uretan, lagunak egiten joan nintzen. Gainera, ikusi zuten Gipuzkoan eta Euskal Herrian, oro har, bodyboardean zebilen emakume bakarra nintzela eta jarraitzera animatu ninduten. Txapelketetan parte hartzen hasi nintzen eta, haietako batean, Euskal Selekziotik deitu zidaten. Horrela, apurka, pilota handitzen joan zen.

Txapelketetan parte hartzen hasteak denbora eskatzen du. Astia behar duzu gehiago entrenatzeko eta maila jakin batera iristeko. Orduan ikusi nuen, denboragatik, beste kirolak ezin nituela bodyarekin uztartu. Egia esanda, oso zaila egin zitzaidan futbola eta judoa, biak batera gainera, uztea. Futbolaria izan nahi nuen, eta amets hori, nolabait, alde batera uztea, ez zen batere erraza izan.

 

“Hasieran, berehala kaleratzen ninduten askotan. Garai hartan motibazioa galdu nuen maiz”


Bodyboardean hasi zinenean, emakume bakarra zinen, gizonekin lehian.
Hala da. Bodyboarda kirol indibiduala da, hortaz, taldeak bere horretan ez daude. Surf eskola batean izena eman dezakezu eta, zortea baldin badaukazu, topa dezakezu bodyboard talde bat zure maila antzekoa daukana eta haiekin batera entrenatu. Baina, orokorrean, banakako kirola da.

Lehen entrenamenduetan uretara sartzen ginen ni, beste bat, eta baita aita ere, batzuetan! Denborarekin, horrek aspertu ninduen eta nire bidea bakarrik egitea erabaki nuen.

Txapelketetan, hasieran, mutilen aurka aritzea aldapatsua gertatu zitzaidan. Eurek zuten maila eta nik nuena ez ziren parekoak; esperientziari zegokionean, bakarrik, beraiek askoz gehiago entrenatu zuten, eta ni hasiberria nintzen mundu horretan. Horregatik, hasieran, berehala kaleratzen ninduten askotan. Garai hartan motibazioa galdu nuen maiz.

Lehen aldiz Euskal Selekzioko txapelketa batera joan nintzenean, Juegos nauticos uste dut zela izena, surflari bat ezagutu nuen, Ariane Ochoa, eta egin genuen harremana izugarrizkoa izan zen. Berak nik baino maila altuagoa zuen, babesleak ere bazituen…

Urte batean Espainiako Txapelketara joateko animatu ninduen; orduan berria nintzen txapelketen munduan. Gainera, lehen aldiz, nesken aurka lehiatuko nintzen.

Txapelketa hartan, txiripaz, edo ez dakit nola, astroak lerrokatu ziren agian [barreak], eta podiumean lehena izan nintzen. Hala hasi zen mugida guztia. Espainiako Selekzioak deitu zidan, eta orduan ikusi nuen emakume gehiago bazirela, Euskal Herritik kanpo, bodyboarda egiten zutenak.

“Horrelako kiroletan, zailena, lehen pausoa ematea da”


Emakumeen egoera bodyboard munduan aldatuz joan da zu hasi zinenetik?

Bai, zeharo. Gauza da horrelako kiroletan zailena dela lehen pauso bat ematea. Gizonekin hasi nintzen lehian, eta orduan neska batzuek begia jaurti zidaten. Izan ere, neska dezente daude kortxera direnak Zurriolako hondartzan, baino ez dute txapelketetan parte hartzeko pausoa ematen.

Hondartza honetan, askotan, Gipuzkoako Txapelketa egiten da, edota Euskal Herrikoa. Behin lehian ikusi ninduten, nirekin jarri ziren harremanetan, eta eurak ere animatu ziren. Orduan, pixkanaka, bi ginen, Rebeca eta ni. Geroago beste batzuk batu zitzaizkigun eta, halako batean, lau ginen. Horri esker, nesken manga bat egiteko aukera izan genuen. Horrela atera genuen, lehenengoz, emakumeen kategoria bat. Lehen emakumezkoen txanda egin genuen, eta oraindik gogoan dut… Mundiala izan zen!

Arazo bat zegoen orduan: Gizonek diru saria zutela eta guk, emakumeok, ez. Irabazten nuen, igotzen ninduten podiumera kartel batekin, eta bertan jartzen zuen: irabazlea, lehen saria, Maddi Fernandez, eta diru-sariaren atala hutsik. Berria zenez emakumeak kirol horretan lehian aritzea, ez zegoen oraindik dirurik guretzat, edo ez zen inbertitu nahi… Auskalo.

Guk borrokatu genuen eta, azkenean, lortu genituen sariak. Ez hori bakarrik, lortu genuen dirua emakumeen eta gizonen kategorietan parekoa izatea.


Zergatik uste duzu ematen dela parekidetasun eza?
Nik uste dut, azkenean, bodyboardarekin gertatzen dena dela surfak leku asko jaten diola. Biak ureko kirolak dira, urte osoan zehar egiten direnak, baina surfak ikusgarritasun handiagoa dauka. Orain, gainera, kirol olinpikoa izango denez, are gehiago.

Arratsalde arrunt batean uretara sartzen zarenean, oro har surflariak dira bertan ikusten dituzunak. Kirol horretan, egia da, gizonen eta emakumeen arteko egoera askoz parekoagoa da.

Kortxerak ikustea zailagoa da. Olatu bereziak behar dira; udarako olatuak, esaterako, ez dira bodyboardarentzat egokiak. Kirol honek beste kondizio batzuk eskatzen ditu: olatu handiagoak, bortitzagoak… Horrek zer esan nahi du? Surf egin dezakezula askoz gehiagotan. Olatu txikietan, metro erdi batekoak direnean, nahikoa da batzuetan surfean aritzeko. Bodyboarda, baina, ezin da horrelako olatuekin egin.

Ondorioz, jendeak gehiago ikusten du surfa, eta gehiago animatzen da, horrenbestez, kirol hori probatzera ere.

Zeintzuk dira, bodyboardean, zure erreferente nagusiak? Zer eduki behar du, zuretzat, kortxero on batek?
Euskal Herri mailan Eunate Agirre, eta mundu mailan Isabela Souza. Mutilen artean Alex Uranga, zumaiarra.
Souza asko gustatzen zait energia handia daukalako, indarra transmititzen du, baina aldi berean lasaitasuna ere. Olatuak oso ongi irakurtzen daki, primeran marrazten ditu, maniobra oso politak egiten ditu… Politak, baina aldi berean indartsuak. Konbinazio hori lortzea, nire ustez, oso zaila da, eta berak badu.

Agirreren kasuan, berdin. Baina gehien deitzen didana da bigarren hau euskalduna izatea. Eta Urangarekin, antzekoa; euskalduna izateaz gain, itzel surf egiten du, oso garbi, eta potro izugarriak ditu… Oso top da.

“Itsasoan behar den segurtasun hori badudala esango nuke”

 

Maddi Fernandez, Zurriola hondartzan surfeatzen.

 

Zure buruari dagokionean, zeintzuk esango zenuke direla zure puntu ahulenak? Eta sendoenak?
Ahulenak, zalantzarik gabe, ezkerretik datozen olatuak. Zurriolan surf egiten dut, Saguesen, eta hemengo olatu ohikoena eskuina da. Orduan, nire puntu ahula da beti eskuin-olatuak hartzen ditudala, beti-beti. Hortaz, ezkerrekoak surfeatu behar ditudanean, arazoak… [barre egin du].

Puntu sendoa, ez dakit… Emakumeen munduan zaila da esperientzia izatea. Nik urteak daramatzat eta eskarmentu nahiko izan ditut. Hondartza ezberdinetan orduak sartu ditut. Itsasoan behar den segurtasun hori badudala esango nuke.


Konta iezadazu zure ibilbidea nolakoa izan den.
Euskal Herriko zirkuitua egiten hasi nintzen, esan bezala, mutilekin. Hiruzpalau proba izan ohi dira: Donostian, Sopelan, Zumaian… Lehia gustatu zitzaidan, errutina horrek harrapatu ninduen. Horrela, pixkanaka, euskal zirkuituetatik Espainiako Txapelketetara abiatu nintzen, eta hortik Europakoetara.

Eta aurten?
Aurten txapelketa bakarra dago. Gainera, osasun krisia dela eta, doan da izen ematea. Zumaian izango dela uste dut, eta diru sariak ere emango dituzte. Ez dakigu zehazki noiz izango den, azarora arteko epea dago, eta denbora tarte horretan asteburu onena hautatuko dute.


Nola eragin dio COVID-19ak zure jardunari?
Entrenamenduak egunero egiten genituen anaiak eta biok. Etxe txikian bizi gara, eta lau gara gainera, baina, zorionez, nahiz eta izugarrizko etxerik ez jardinik ez dugun, materiala bagenuen: gomak, pisuak, barra, eta abar. Gogoak izan dira erritmoa mantentzen lagundu digutenak.

Nik uste kirolak pandemia egoera honetan izugarri lagundu digula guztioi. Errutinatik ateratzeko bide bat izan da, niretzat behintzat. Finean, ez nuen kirola egiten bodyboardari begira entrenatze hutsagatik, baizik eta ongi sentitzeko. Deskonektatzeko.

Uretara sartzeko baimena eman zuten lehen egunean, Lezokoa izanik, ezin izan nuen aprobetxatu [barreak], Donostiara mugitzeko baimenik ez genuelako. Horren aurrean, mendira joan ginen hasieran. Gogoan dut, oraindik, puntatik itsasoa ikusi genuen lehen eguna. Sekulakoa izan zen.


Egun, geldiunearen ostean, nola ikusten duzu zure burua?
Egoera honekin konturatu naiz daukagun natura beharraz, mugitzeko beharraz. Orain, hori guztia inoiz baino gehiago balioesten dugula uste dut. Lehen, egun batean kalera ateratzeko nagia baldin banuen, agian, etxean gelditzen nintzen. Baina orain, bitan pentsatu gabe jaisten naiz.


Etorkizunera begira, zein helburu dituzu?
Heldu zen momentu bat non Europako Txapelketak alde batera uztea erabaki nuen; pasa den urtean, adibidez, ez nituen egin. Denbora eta diru asko behar nituen. Aitak, demagun, Portugaleraino eramaten ninduen, hiru egun besterik ez igarotzeko. Kilometro pila bat egin ondoren, bertara iritsi eta, agian, izugarrizko itsasaldia zegoen; Portugalen beti egoten dira olatu zailak, hain irekia denez, kristoren olatuak sartzen direlako… Orduan, batzuetan, 20 minutu besterik ez nituen ematen uretan eta berehala kaleratzen ninduten.

Hainbeste kilometro egiteak 20 minutu edo ordu erdiko tartean kaleratua izateko, azkenean, erretzen zaitu. Horregatik, aurreko urtean Europako Txapelketak ez egitea erabaki nuen. Hemengoetan soilik lehiatu nintzen, etxe ondokoetan. Hortaz, egin nuen bakarra euskal zirkuitua izan zen.

Egia esateko, uste dut hala jarraituko dudala. Orain burua beste kontu batzuetan daukat: ikasketak bukatu, etorkizunean zein lanetan ibili nahiko nukeen pentsatu…

 

Zer da zuretzat bodyboarda?
Nahiz eta kurtsi geldi daitekeen [barre egin du], bizitza da. Azkenean, uretara sartzen naizenean badirudi mundua gelditu egiten dela; erlojua momentu batez pausatu egiten da. Ni nago, bakarrik, naturan, taularekin, besterik ez.
Askotan, ez dut olaturik ere hartu nahi, soilik taularen gainean eserita egon, zeruertzera begira, egonean. Ihesbide bat da niretzat.

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
urtarrila 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pasaia konfinatuta eta ostalaritza itxita, ostiraletik aurrera

2021/01/20
Pasaia
2

Pasaia, eremu gorritik oso hurbil

2021/01/18
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
3

Emakume bat larri zauritu dute labain batekin eraso eginda

2021/01/19
Errenteria-Orereta
4

Pasaiako neurri berriak: hainbat galdera eta erantzun

2021/01/21
Pasaia
5

Izaskun Gomez: "Ezingo genuke Antxo itxi, nahiko bagenu ere"

2021/01/19
Pasaia
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.