Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea da Euskaraldiaren helburu nagusia.
Ondartxo bidea zabal dezaten eskatzeko manifestazio "zaratatsua" egin dute gaur San Pedron. 20:00etan frontoitik abiatu eta pasealekura arte joan dira kazola, danbor eta txindatek markatutako erritmoan.
Izan Bidea iniziatibaren barruan ibilaldia egingo du Sare Herritarrak bihar Errenteria-Oreretan.
Madalenak bertan behera uzteko erabakia babestu du Ostarik, batetik, eta gainera, adostasuna adierazi dute udalak egin berri duen dekretuarekin. Horren arabera, hilaren 21 eta 25aren artean ostalaritza establezimenduen itxiera ordutegia 01:00etara mugatu du.
Pasai Donibaneko Santa Ana aterpetxeak ez ditu ateak irekiko hurrengo urtera arte. Pandemiagatik sortutako egoerak bertan behera utzi du aurtengo erromesaldi denboraldi osoa. 2021eko sasoian dute burua.
'Zentenarioa'-k mendeurrena beteko du aurten, Joxe Mari Iraolak jaiak harekin hastea erabaki zuenetik. Jairik ez da izango, baina bai egitarau birtuala, eta EMKEk ez du hutsik egingo. Lan handia egin du konfinamenduan.
Berezitasunen artean, garagardo artisauen bilduma handia eta barazkijale eta beganoentzako aproposak diren hainbat plater eskaintzaren barruan.
'Zer gertatzen da herrian?' egitasmoarekin Biyurrieneak bideoklip lehiaketa bat antolatu du.
Zauritua, hasiera batean erasoa gertatutako lekuan artatu bazuten ere, azkenean ospitalera eraman zuten.
Oarsoaldeko gainontzeko herrietan, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan.
Eusko Jaurlaritzak aditzera eman du kultura sektoreko mikroenpresatzat diru-laguntzak abian direla. Eskaerak egiteko epea hilaren 30ean amaituko da.
COVID-19ak baldintzatuta heldu bada ere, ez du hutsik egingo Ozzinema zineklubaren udako zinemak.
Aldi batez, 50 aparkaleku plaza murriztuko ditu bertan. Neurriaren helburua, aisialdi eremu hori erabiltzen duten pertsonen eta taldeen kontzentrazio eta kopurua gutxitzea da.