Listorreta eremurako sarrera mugatuko du udalak

Aldi batez, 50 aparkaleku plaza murriztuko ditu bertan. Neurriaren helburua, aisialdi eremu hori erabiltzen duten pertsonen eta taldeen kontzentrazio eta kopurua gutxitzea da.

COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri gisa Listorreta aisialdi eremurako sarrera mugatuko du udalak. Horretarako, aldi batez, 50 aparkaleku plaza murriztuko ditu bertan. Neurriaren helburua, aisialdi eremu hori erabiltzen duten pertsonen eta taldeen kontzentrazio eta kopurua gutxitzea da.

Hala, Listorretara joaterakoan, aparkalekua beteta baldin badago, ezingo da bertan gelditu, alde egin beharko da. Gaitutako lekuetatik kanpo aparkatzeak, zigorra izango du, Trafiko Ordenantza urratuko delako.

Neurri horretaz aparte, hartzea ezinbestekoak diren bestelakoak ere ekarri ditu udalak gogora kutsatzeak prebenitzeko, “eskuak etengabe garbitu behar dira, maskara erabili, 1,5 metroko distantzia fisikoa errespetatu”.

Azken mezu bat helarazi du udalak, “COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, ez joan Listorretara”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.