23 entitatek Euskaraldirako ariguneak osatzeko konpromisoa hartu dute

Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea da Euskaraldiaren helburu nagusia.

Euskaraldirako motorrak berotzen  hasiak dira, eta horren erakusle da atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako hamahiru entitateek egin zuten agerraldia. Hamahiru horiek eta beste hamarrek hartu dute arigune izateko konpromisoa, eta hala adierazi zuten atzo Agirre Lehendakariaren plazan.

Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea da Euskaraldiaren helburu nagusia. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, eta aurten norbanako gisa parte hartzeko aukera izateaz gain ahobizi edo belariprest bezala, taldean parte hartzeko aukera ere izango da ariguneen bidez.

Momentuz 23 entitatek egin dute bat ariguneak sortzeko konpromisoa hartuta, bainaprozesura batzeko aukera zabalik dago oraindik. Informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

Ariguneak osatzeko konpromisoa hartu duten entitateak

  • AEK
  • Bizarain BHI
  • Bizarain HLHI ikastola
  • CIFP Don Bosco LHII
  • Ereintza Dantza Taldea
  • Ereiten Kultur Zerbitzuak
  • Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa
  • Errenkoalde Errenteriako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea
  • Errenteria Musikal
  • Errenteriako Udal Euskaltegia
  • Errenteriako Udala
  • Gaztedi Txiki Gazteen Elkartea
  • Hibaika Arraun Elkartea
  • Jaso Administrazioak S.M.
  • Laboral Kutxa
  • Lau Haizetara euskaltzaleen topagunea
  • Oarso Bidasoko Hitza
  • Ondu fisioterapia
  • Orereta Ikastola
  • Rekalde 21 corporación ( Funeraria Vascongada – Zarautz hileta zerbitzuak – Tanatorio del Bidasoa – Landarri- Zentolenberri – Tanatorio Donostialdea – S.F. Baztan Bidasoa )
  • Touring kirol elkartea
  • Zituene
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.