
Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari EAJk; horiek ez dituztelako onartu "atsekabe sakona" adierazi dute jeltzaleek.

Elixabete Murua Mindegia bozeramaleak azaldu du jeltzaleen zuzenketa sorta, eta horien helburua, gobernu taldeak 2026rako aurkeztutako udal aurrekontu proiektuari, "anbizio falta zuzentzea, aurten detektatutako beharrei erantzutea, eta datorren urteko kontuak udalerriarentzat benetako eraldatze tresna izango direla bermatzea".

1.229.000 euro suposatzen duten zuzenketak aurkeztu dizkio EAJk udal aurrekontu proiektuari.

Hilabeteko epean jendaurrean jarri du udalak Zarata Mapa, jendeak alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ditzan.

Alderdi sozialistak nabarmendu du aurrekontu horrek ez dituela kontuan hartzen udalerriaren egiturazko arazoak, eta alkateak aipatutako aurrekontu gehikuntza Andoaneagiko obretarako diru laguntzaren ondorio dela.