Grazia gutxiko txantxa
Klarene plazako zubia eta bidea konpontzen ari dira. Zementu freskoa zapaldu dute.
Oiartzungo Udala Klarene plazako zubia eta bidea konpontzen ari da. Norbaitek zementu freskoaren gainetik salto egin du, egindako lana zapuztuz.
Udalak txio baten bidez eman du horren berri. Esan dutenez, ez dute ulertzen auzotarren bizi kalitatea hobetzeko lanak nola honda daitezkeen horrela.
Txantxak ez du grazia handirik izan. Egileak ziur horretaz konturatuko zirela trapua oinetakoetatik pasatzean.