Hilaren 14an 100 urte beteko dira San Juanek lehen Kontxako Bandera eskuratu zuenetik. Garaipen historiko hura gogoratu eta ospatuko dute hurrengo larunbatean.
Erdi Aroko II. Jardunaldiak egingo dituzte hilaren 19tik 22ra. Erdi Aroko azoka eta buruzagi baskoien biltzarra ere egingo dituzte.
Gazte Eguna izango da bihar Lezon. Gazte Olinpiaden finaleko herri kirol probekin hasiko dute eguna, eta paella irentsi ondoren euskal zumba, elektrotxaranga, erromeria eta musika elektronikoa iritsiko dira. Piztu Lezok gustuen fusioa bilatu du.
200 orrialdeko urtekarian oiartzuarrei egindako elkarrizketak eta herriko talde eta eragileen ekimen zein albisteak irakurri daitezke.
Hilaren 13tik 15era izango dira Oiartzungo Poesia Egunak. Hiru eguneko jardunaldia izango bada ere, fokua loaldi poetikoan jarri dute.
Emakumezkoek Intxaurdiren aurka jokatuko dute partida; mutilek, berriz, Ostadarren aurka. Larunbatean izango dira partidak.
Datorren ostegunean izan beharrean, ostiralean izango da emanaldia. 'Bidasoa' filma proiektatuko dute Antxon.
Erremontari Herriz Herri jaialdiak geldialdia egingo du Pasaian hilaren 15ean. Lehen mailako bi partida jasoko ditu Antxoko Ibaiondo pilotalekuak.
Hilaren 9tik aurrera—astelehena— neguko ordutegia jarriko dute martxan udal kirol instalazioetan.
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Kontratatutako pertsonek 30 urte baino gutxiago izan behar dituzte.
Ostiraleko arratsaldetik igandera bitartean bada zer egin Altamira auzoan. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak daude.
Formakuntza saioak irailaren 18an, azaroaren 20an eta urtarrilaren 22an izango dira, 18:00etatik 21:00etara, Landetxe Kultur Aretoan.
Ohiko eskaintzan zain, ikastaro eta tailer berrietan parte hartzeko aukera izango dute lau barrutietako emakumeek. Asteartean zabalduko dute izena emateko aukera.