
Hilaren 19an Galdakaon estreinatuko dute lana, baina Oarsoaldean ere izango da ikusteko aukera; lehen data Errenterian izango da, martxoaren 1ean.

Behin betiko pasabidea egiteko lehen urratsa baikor baloratu du udalak, baina errepideak trafiko handiegia duela uste du.

Ihoteen jarraipen zabala egin du aurten ere HITZAk. Hona asteburuan bildutako irudiekin osatutako bideoa.

Zineforuma, kafe solasaldia, SOS Arrazakeriaren urteko memoria aurkezpena, eta Emakumeen Etxeko urteko batzarra egingo dituzte.

Udalak nabarmendu du hondakinen isurketek eta txabolen guneek ingurune naturalean eta espazio publikoan kalteak eragiten dituztela.

Pasai Antxoko Jai Batzordeak eta Antxoko Topaguneak edukiz betetako Inauteriak prestatu dituzte. Egun handia larunbatekoa izango da.

Hendaia-Errenteria geltokien artean nasen aldaketa asteazkenean egingo dute; Galtzaraborda eta Antxo artekoa ostegunean iritsiko da.

Larunbata (hilaren 14a) izango da sanpedrotarren egun handia. Mozorroak, desfileak, kalejirak... ez da ezer faltako.

Euskahaldunak Eskultoreen Elkarteak Eskua Saria eman zion ostiralean eskultore sanpedrotarrari eskulturgintzari egin dion ekarpena aitortzeko.

Euskadiko eta Gipuzkoako Ergometro txapelketak jokatuko dituzte datorren igandean Agustina Otaola pilotalekuan.

Iragan ostegunetik hasita, hamaika hitzordu izan dituzte Oiarpeko kirolariek. Hona hemen partida guztien emaitzak.

Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Alaia Martin ariko dira bertsotan hilaren 28an, pleno aretoan.

Azpeitia-Erlo (1030m)-Xoxote-Aittola izango da egingo duten ibilbidea, eta gero Itziarko Hostal Itziarren bazkalduko dute.

Inauterien aitzakian, proiektu eoliko berriaren aurkezpena egingo dute plazan. Performancea ostiralean izango da, 18:00etan.

24. Korrikak Lezon izango duen izaeraren gainean hitz egiteko batzarra 16:45ean hasiko da, Oroitzene AEKn.

Donibaneko Inauterien egun handia larunbatekoa izango da, eta ohi bezala, konpartsek eta desfileek barrutiko kaleak beteko dituzte.

Hitzik gabeko antzezlana da, eta emakumeen aurkako indarkeria eta abusua dira lanaren ardatza. Hilaren 15ean izango da lana ikusteko aukera.

Musika Eskolak Pasaiako Kantu Astearen V. ekitaldia antolatu du. Aurtengoak hiru ekitaldi izango ditu, den-denak Trintxerpeko alkateordetzan.

Topaguneak eta Papineko Gazteriak bertso bazkaria egingo dute hilaren 28an Antxoko Basari elkartean. Sarrerak salgai daude Mimos tabernan, 15 euroan.

San Pedron jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia. Emaitza oso onak Oarsoaldeko ontzientzat.