
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan Lezoko Berdintasun Kontseiluaren aurkezpena egingo dute hilaren 11ko arratsaldean. Herriko mugimendu feministaren eskaera historikoa zen mahaia sortzea.

Lezoko Udalak herriko kaleetan abandonatuta zeuden bost ibilgailu erretiratu ditu. Erabakia hartzeko prozedura luze bat gauzatu du.

2022an hartu zuen Oiartzungo Bertso Eskolak Martzelina Bertsozale Elkartea izena, Martzelina Lopetegi Olaizen omenez. Elkartearen jarduna izan du hizpide Karmele Mitxelena Etxebestek.

Musikaren sektorea erabat maskulinizatuta dagoen arren, azken urteotan gero eta emakume gehiago igo dira oholtzara. Emakume taldeen loraldia eman den arren, askok oraindik ere erasoak jasaten dituztela salatu dute.

Martxoaren 26an izango da kontzertua Lekuonan, 19:00etan; bezperan entsegu orokorra egingo dute Lekuonan, ikasleak eta adinekoak joango dira.

Sindikatuaren arabera, lan eskaintzari jarritako helegitea "euskararen normalizazioaren kontra eremu euskarafoboak duen gurutzadan egindako ekimen planifikatu bat gehiago da".

Saneamendu proiektuaren berri emateko, udalak batzar ireki bat egin zuen asteartean barrutiko bizilagunekin. Saiora 60 lagun bertaratu ziren.

Hilaren 12an bideo emanaldia egingo dute, eta hilaren 15ean, berriz, ibilaldia eta bazkaria Girizia elkartean. Txartelak salgai daude.

Hilaren 19an Atharratzera zein hilaren 29an Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Oarsoaldeko AEK-k. Txartelak salgai daude euskaltegietan.

Sei urteko obra lanak eta bost milioi euroko aurrekontua aurreikusi dituzte. Datozen egunetan jasoko dute diru laguntzaren ebazpena.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Aldundiak eta udalak Pasaian energia komunitate bat sortzea bultzatuko dute, herritarrei irekitako hiru saio antolatuta. Bigarrena gaur izango da, San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek Otzaurteko portuko ibilbidea egingo dute igandean. Irteeraren ondoren jatetxe batean bazkaltzeko aukera egongo da.

Bihartik (hilak 6) igandera bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Ikusi norgehiagoka guztiak, hemen.

Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria errenteriarrei azaltzeko hainbat ekinbide aktibatuko ditu udalak.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du Lezoko Udalak

Pasaiako Udalak Trintxerpe Poetikoa izeneko poesia errezitaldi irekia antolatu du. Topaketa barrutiko liburutegian izango da, 18:30ean.

Larunbatean izango da txistulari taldearen emanaldietan lehena, Iztieta auzoan. Diana egingo du 10:00etan hasita.

Herritarrek proposatu eta aukeratuko dute Madalenetako omendua aurten ere.

Gaur eta hilaren 9an (astelehena) egingo dituzte sinadura bilketak Urmendiko sarreran, ikastetxeen inguruetan eta kiroldegian.