
Hilaren 29an (osteguna) emango diote hasiera egitarauari 'Ihoteak Oiartzundik mundura' aurkezpenarekin. Pleno aretoan izango da hitzaldia.

Les Bobè Bobé konpainiaren antzerkiak dira biak, eta Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatu du hitzordua hilaren 25erako.

Hilaren 28 eta 29aren artean emango da aldaketa: egungo kontrako nasa erabili beharko dute erabiltzaileek nahi duten tokirantz doan topoa hartzeko.

Kuestazioan herritar orok dantza egin dezan, arin arina, fandangoa eta egun horretako gainerako dantzak landuko dituzte hilaren 24 zein 31n.

Madalensoron jokatuko du partida, eta bikotea Agirrerekin osatuko du. Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren aurka lehiatuko dira.

Epe hori amaituta, behin behineko zerrendak martxoaren 24an argitaratuko dituzte, eta behin betikoak, berriz, apirilaren 21ean.

Batzordeak salatu du prentsa bidez jakin duela enpresak EEE Enplegu Erregulazio Espedientea ezarri duela enpresak Papresako paper dibisioan.

2023an jaiotako haurren guraso zein tutoreek egun horien artean egin beharko dute inskripzioa. Aurkezpen bilera, baina, hilaren 29an izango da.

2024an jaiotakoen aurkezpen bilera hilaren 28an izango da, iaz jaiotakoena martxoaren 11n eta 2026koena apirilaren 15ean. 17:00etan dira hitzordu guztiak.

Trinketeko Eskuz Binakako erreferente da EPLE. Asteburuan jokatu dira Iruran Gipuzkoako finalak eta jokoan ziren lau txapelak Errenteria-Oreretara ekarri dituzte EPLEko pilotariek.

Herritar batek San Markon animalien hondakinak aurkitu zituela salatu ondoren, udalak Ertzaintzarekin batera ikerketa jarri duela abian jakinarazi du gaur. Helburua gertaera horren nondik norakoak argitzea da.

Astelehenean (hilak 26) egingo dute Gure Eskuren Tripontzia zozketa, eta ostirala izango da Oiartzunen txartela erosteko azken eguna.

Dolua bizi izan duten bi amek antolatu dute hitzordua. Ostiralean (hilak 23) izango da saioa, 17:30ean, Arizmendienean.

Ernio, Irumugarrieta eta Urdaburu kaleetan egin ditu udalak esku hartzeak.

Ostegunean, hilaren 22an, izango da argazki emanaldia mendizale elkartearen egoitzan.

Sare sozialen bidez zabaldu du salaketa. Haren ustez, animalien hobi komun bat litzateke.

Antxoko Topaguneak eta Papineko Gazteriak antolatutako jarduera Kultur Etxean izango da, 20:00etan. Hilaren 27a da izena emateko azken eguna.

Trintxerpeko guraso euskaltzaleen sareak barrutian euskarazko inguruneak sortzeko egitasmo bat landuko du. Hilaren 27an bilduko dira Ur-Gain elkartean, 18:00etan.

Igandean, hilak 25, izango da diana Iztietan lehenik, eta Xabier Olaskoaga plazan kontzertua eguerdian.

Xoxolurrek Ipar Euskal Herrira egin du urteko lehen irteera. Ibilbidea egin eta gero, Urruñako pilotalekuan familia giroan izan dira.