
Barrutietako batzarretan jasotako bizilagunen kezkaren harira, zaratak eta emisioak murrizteko neurriak har ditzan eskatu dio udalak aldundiari.

Babeserako egitasmoa bihar (hilak 10, ostirala) 18:00etan burutuko dute Gurutze Santuaren plazan. Realaren ereserkiarekin 'Agurra' dantzaren grabazioa egitea da asmoa.

Errenteria-Oreretako hainbat ostalarik Peñascal Kooperatiba heziketa zentroak Errenteriako instalazioetan emandako tailer batean parte hartu dute hilabete honetan 11 Zapore iniziatibaren barruan.

Hilaren 1etik Neo enpresa ari da Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekua kudeatzen. Erabiltzaileentzat ez da aldaketarik izango.

Xose Ramon Reboiras Noia, Moncho Reboirasen gainekoa da dokumentala. 1975eko abuztuaren 12an hil zuen poliziak Reboiras, bizkarretik hiru tiro eginda Ferrolen (Coruña, Galizia) UPG Union do Pobo Galegoko kidea.

Hilabete honetan beste bi hitzordu ondu ditu Elizalde Herri Eskolak urteurren biribilaren harira: herri ginkana eta esku pilota.

Ostegunean izango da Suediako abesbatzaren emanaldia. Ostiralean, Aljarafe abesbatzak hartuko du lekukoa agertoki berean.

Autodefentsarako deia egin du mugimendu feministak, "gure artean aliantzak sortu, gune seguruak eraiki, eta kolektibotasunetik politika egitera".

Euskaldunek eta Kanadak duela bost mende baino gehiago ehundutako harremana berriz biziberrituko dute. 'San Juan', gainera, atrakatua egongo da San Pedron, eta bisitatu ahal izango da festibalean zehar.

2025eko aurrekontu likidazioa aurkeztu zuten plenoan, eta "gauzatze maila handia eta aurreko urtearekiko diru sarreren igoera" nabarmendu zituzten.

Elizalde Herri Eskolak 50. urteurreneko atari digitala estreinatu du.

Oiartzunen jaioa, Arraguan bizi izan zen 10 urte bete arte. Adin horrekin, gerra zela eta, ahizpa txikienarekin batera Bilbora eraman zuten, eta handik Bordelera. 1939an itzuli zen Errenteria-Oreretara.

Pasaiako Portu Agintaritzak eta Giportek Pasaiako Portuko Erabiltzaileen Elkarteak antolatu dute jardunaldia. Gaur zortzi egingo dute, hilaren 16an, 12:00etan hasita.

Barrutiko anbulatorioan egin ahal izango dute elkartasun keinua hala nahi dutenek, 16:30etik 20:30era.

Ibilbidea Pikoketan hasi eta Exkaxen bukatuko da; bost orduko ibilaldia izango da denera.

Espazio publikoen segurtasuna, osasuna eta kalitatea bermatzea izan da jarduketen helburua.

Amahiru konpainiak 'Etxea' antzezlana taularatuko du igandean (19:00) Donibaneko aretoan.

Datorren astean hasiko ditu lanak udalak. 180 metro kuadroko azalera izango du pista horrek.

Adinkidek esker oneko edo maitasunezko gutunak idazteko egitasmo bat jarri du martxan. Gutunak entregatzeko azken eguna hilaren 17a da, eta 28an errezitaldi bat egingo da, Trintxerpeko alkateordetzan.