
Hasi dira madalenak. Aurretik bost egun, 101 ordu eta 140tik gora ekitaldi dituzte errenteriarrek gozatzeko.

OaingozHau mugimenduak Oreretako Mugimendu Feminista omendu du, madalenak hasi aurretik, Panier gunean.

Baturrunba eta mila koloretako txupinazo txikia egin dituzte herriko txikiek, eta horrekin batera hasi dituzte festak.

Jai Batzordearen eskutik, herri bazkaria egin dute Herriko Plazan, 19:00etan madalenak hasiko diren toki berberean.

COP31 Bike Ride, Brasil eta Turkia lotuko dituen klimaren aldeko bizikleta martxa Errenteria-Oreretatik Hendaiara bidean da.

Pantxoa eta Peiok biribildutako txistularien kontzertu ederra izan zen atzo Zumardian. 'Pirata' ere oholtzara igo zen, txalo artean jaso zuen herriak.

Lehen faseko lanak dira, eta Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean, eta Donibane kalearen hasieran hasiko dira saneamendu sistema berritzen, eta gas azpiegitura jartzen.

Eskatzaileen behin betiko zerrendan 117 familia unitate daude. Etxebizitza Elizalde auzoan dago, logela bakarra du, eta ez du garaje ezta trastelekurik.

'Zuena da HITZA' podkasteko bigarren atalean kirola, ohitura osasuntsuak eta osasun mentalaz aritu dira June Ibarguen, Sara Mariezkurrena eta Mikel Larra.

'Artealdean' saioa zuzenean egin zuten Hipatia lorategian gonbidatuekin eta musika kontzertuarekin. Alain Mendizabalek aurtengoaren balorazioa egin du.

Gizonezkoen Munduko Koparen finalaren egunerako (iganderako, hilak 19) herri agerraldia antolatu dute Errenteria-Oreretako Zumardian, 17:30ean.

Bihartik (hilak 18, larunbata) igandera bitartean egingo dute txangoa, eta 2.349 metroko gailurra igoko dute.

Bekoplazan izango da hitzordua, 10:00etan hasita. Norgehiagoka horretan Zaharren Segi taldea Zubietaren aurka lehiatuko da.

Ereintza dantza taldeak antolatuta Errenteria Dantzan egingo dute. Jaialdiaren aurtengo gonbidatua Txileko Ballet Folklorico Tusuy izango da.

Aparkaleku alternatiboak ere onduko ditu udalak, eta TAO zerbitzua etenda izango da hilaren 21etik 26ra bitartean.

'Oiartzuarra naz ta harro noz' materiala presentzialki eskatzeko azken egun da gaur. Online, baina, igandera arte eska daitezke.

Bixkor txarangak girotuko ditu hilaren 22 eta 23ko dianak. Gazte-gazteak dira taldekideak, ia denak errenteriarrak. Ilusio berezia egiten die herriko festen zati goiztiar izatea.

BateraLabs egitasmoaren barruan landu dira proposamenak. Aurrera begira, ideia horiek proiektu bihurtzea da asmoa.

Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.

2020an abiatu zenetik, Bizi Errenteria tokiko kontsumoa sustatzeko eta herriko ekonomiari bultzada emateko tresna eraginkorra izan dela jarri du nabarmen udalak.