
Euskararen alde urte luzez egindako lanagatik saritu dute udala. Eusko Jaurlaritzako ziurtagirian 888 puntuko emaitza lortu dute.

Eragiketarako 33 milioi euro aurreikusi ditu Etxebizitza eta Hiri agendako sailak; 200 alokairuko etxebizitza babesturen sustapena da proposatu duena.

Ordutegiak murriztu, lan karga areagotu, eta itxaron zerrendak handituko direla diote Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek.

Igandetik hasi eta urteko azken egunera arte hainbat jarduera antolatu ditu Sare Herritarrak, euskal errepresaliatuen egoera ezin dela gehiago luzatu esateko.

Online izena emateko jarraitu beharreko pausuak zein diren argitu dute. Hala ere, Txerri Egunean egongo dira, eta presentzialki izango da inskripzioa egiteko aukera.

Aire zabaleko gune hori Ibaiondo frontoiaren ondoko plazan kokatuko dute, belargunearen ondoan. Hilaren 24rako bukatuta egotea aurreikusi du udalak.

Errenteriako Udalak, azken urteetan bezala, haurrek Olentzero eta Mari Domingiren gutunak jasotzeko iniziatiba abiatu du.

Herriko koru eskolak ikuskizun berezia emango du Lekuona Fabrikan larunbatean (hilaren 20an), 18:30ean hasita.

Elizalde Institutuak Kazetaritza tailerra jarri du martxan, eta hilabetean behin Oiartzun Irratira joaten dira albisteak ematera.

Jokin Pego Otero izango da arraun elkarteko presidente berria. Zuzendaritza berriaren helburu nagusia da klubaren behin betiko egoitzaren eraikuntza bultzatzea.

12:30ean aterako da abeslarien segizioa Amonen eta Aitonen Bordatik. Eguberri kutsuko kantak izango dituzte ahoan.

Klubetik Errenteria-Oreretako zaleei dei egin diete bertaratu eta bi taldeei babesa eman diezaieten, "harmailako animoak funtsezkoak izango dira jardunaldi berezi honetan".

Hiru urteko hutsunearen ondoren, proba herrikoiaren XII. ekitaldia jokatuko da ostiralean, 20:30etik aurrera. Lasterketak trafiko aldaketak ekarriko ditu barrutira.

Genozidioa "elikatzen" duen McDonald’s-en sosik ez uzteko, eta ez bertan kontsumitzeko eskatu zuten atzo Orereta Palestina Herri dinamikak deituta elkarretaratu zirenek.

Udalak, udal ludotekek eta Trintxerpeko Ekaitzak haurrei begirako jarduera mordoa antolatu dituzte datorren asterako.

Alderdi sozialistak antolatu du, bihar 19:00etan, Reina aretoan.

Euskalgintzaren Kontseiluak hilaren 27an Bilbon egingo duen ekitaldi-festarako autobuserako Oroitzene AEKn eta Tiñelun eman daiteke izena.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira herriko hainbat ikastetxetako LH5eko ikasleek egindako erakusketa da.

Topaketa Foru plazan izango da, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Iniziatibaren helburua da "pobreziaren errealitateaz sentsibilizatzea eta elkartasun keinuak sustatzea".

Mikel Zabaletak ondu du lana, eta biharko agerraldian izango da autorea bera lanaren nondik norakoak azaltzen.