
Errenteriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) hasierako onespen dokumentua ere aztertuko du plenoak.

Boveda 1966an Trintxerpen sortutako gazte taldea da. Gipuzkoako aisialdi talde zaharrena da, eta aurten 60 urte beteko ditu. Bihar eta etzi inauterietako desfileetan aterako dira.

Mindarako erabiltzaileek lehen eskutik kontatuko dute euren bizi ibilbidea 'Leku bat, mila istorio' podcastean. Sei atal izango ditu denera; bihar, elkartearen hamabosgarren urteurrenarekin batera lehenengoa zabalduko dute.

OTXEk antolatuta Ane Santesteban Txirrindulari Saria jokatuko da igande goizean. Kadete, gazte eta 23 urtez azpiko eliteko 160tik gora emakumek hartuko dute parte.

La Anunciata ikastetxearen komunitatea osatzen dutenek manifestazioa egin zuten atzo Antxon, itxieraren kontra.

Familiak Eskuz Esku Home Star Gipuzkoa programak lankidetza hitzarmena sinatu du Errenteriako Udalarekin; behar batzuk dituzten pertsonentzat babes figurak bilatzean datza elkarlanak.

‘Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak’ dokumentala emango dute bihar Landetxen. Dolu perinatala sufritu duten zenbait aitaren ikuspuntua partekatzen du ikus-entzunezkoak, betiere emakumearen sufrimendua gutxietsi gabe.

Hamabigarrenez egingo dute igandean Lezoko mendiko lasterketa. 350 dortsalak berehalako batean agortu ziren, eta 100 kideko itxaron zerrenda izan da. Josetxo Etxandi Oroitaldiari aitortza egingo diote.

Larunbatean izango da batzarra, eta Oiartzun Burujaberen ibilbidea partekatzea eta proiektu estrategikoak aztertzea izango dira helburuak.

Ikasturte bukaeran itxiko dutela adierazi dute ikastetxearen arduradunek. "Aldebakarreko erabaki horrek 30 langile ingururen lanpostuak kolokan jarri ditu".

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Igandean 09:00etatik 14:00etara zirkulazio mozketa puntualak egingo dituzte Renferen biribilgunetik hasi eta Lartzabalgo biribilguneraino.

Urtarrilean egin dituzte lanak, 52.500 euroko inbertsioarekin. Iaz 7.085 bisitari izan zituzten meatzeek.

Igandeko lasterketako txirrindulariak zenbaitetan igaro beharko dira AP-8ko Arraguako lotunearen ondotik zein Oiartzungo ordainsariaren sarreratik.

Kolaborazioak aurkezteko epea, maiatzaren 3ra arte izango da zabalik.

Hezikuntzak eta Txerrimuñok elkarlanean antolatutako jarduerarekin 10:30ean hasiko dira.

Auzoetarako jaietako diru laguntza 2.500 eurora mugatu duela aurten esan du alderdi sozialistak, eta "murrizketa estalitzat" jo du.

Astelehenean hasi zituzten lanak Nafarroa hiribideko bidegorriaren hiru zatien trazadura egokitzeko eta berritzeko.

Greban jarraitzen dute Jesusen Bihotzako ELAko langileek; sindikatu bereko afiliatuek greba hasiko dute Sanmarkosenen hilaren 26an.

Bertso saioa martxoaren 7an izango da, Donibaneko Bixi-Bixiren egoitzan, 14:00etan. Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.