Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio masibo eta iraunkorrak abiatu zituenetik zazpi urte beteko dira etzi. Pentsio, zaintza, eta osasun sistema publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzen dute pentsiodunek, zahartzaro duinak bermatzeko.
Atzo Itsas Mendi taldeak antolatzen duen Mitxintxolako mendi lasterketaren XIV. ekitaldia jokatu zen. 105 lasterkarietatik Mattin Odriozola eta Ania Hernandez izan ziren azkarrenak.
Ixo Teatroaren lehen lana da 'Eros', eta, ez da nolanahikoa, maskarazko antzerki mutua baita. Eros daitezke sarrerak Landetxeko emanaldirako.
Lantalde berriarekin zein motoarekin "zoratzen" dagoela aitortu du Iglesiasek, eta maila igotzea "jauzia" dela aitortuta, erronka eta amets berriak beteko dituen esperantza du errenteriarrak.
Oiartzun ibaian jokatu da 2025eko Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia. Eguerdiko 12:30etik aurrera 71 ontzi uretaratu dira.
Kultur agendak estreinaldi batekin zabalduko du sasoi berria: etxeko Dejabu konpainiak Itzulera antzezlan berria estreinatuko du hilaren 18an.
Iaz jarri zuten martxan zerbitzua, eta Oiartzungo lehen sektorea babestea eta indartzea dira haren helburu nagusiak.
Eguneraketa horren emaitza herritarrekin partekatuko du hilaren 16an Reina aretoan 18:30ean egingo duen bileraren bidez.
Tutik Clows taldeko Garikoitz Muñoz donostiarrak azken 30 urteetan taldearen ikuskizunetan erabili dituen bost jantziekin ondu du erakusketa.
Zuri-gorriak finalerdietan izango dira Zierbena menperatu ondoren (6-4). Bihar Pasaiako derbia jokatuko dute Donipariren aurka, 18:00etan.
Orereta Ikastola ezagutzeko balioko dute saio horiek matrikulazio kanpainaren atarian; hilaren 21ean eta 23an egingo dituzte.
'Euskal Pirinioetako Suaren paisaia: etnografia kolaboratiboa antropozenoan' proiektuagatik lortu du Barandiaran Beka oiartzuarrak.
Ur sarean egingo diren konponketak direla eta, ur hornidura moztuko da barrutiko hainbat puntutan, 09:00etatik aurrera.
Antxoko Topaguneak eta Trintxerpeko Korkoiburuek prozesu parte hartzaile bidez hautatu dituzte aurtengo gaiak. Antxon pertsonaia famatuz jantziko dira, eta Trintxerpen, lanbide eta ogibidez.
Pasaiako gizonen talde nagusiak garaipenarekin hasi du urtea (3-2). Areto futboleko Pasaiako derbia, Doniparirentzat (4-3). Eskubaloian, garaipen eta porrot bana Donibanerentzat.
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Hura antolatzeko lehen urratsak ematen hasiko dira Lezon.
Jarduera berriekin hasiko dute urtea eskolako emakumeek. Hilaren 30era arte eman daiteke izena.
Pasaiako liburutegietako Irakurketa Klubaren lehenengo saioa izango da hilaren 17an. Karmele Jaio idazlea bertaratuko da, 'Maitasun kapitala' azken lanaren inguruan aritzeko. Saioa irekia izango da, 19.00etan, San Pedroko liburutegian.
Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta Herriko Plazan ariko dira dantzan 12:00etan hasita.
Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.