
Lezoarrek besoak zabalik jaso dute gaur Trapujale. Lagun asko ditu herrian. Horien artean, Trapujale Saria jaso duen Xanti Val.

010 udal informazioa jaso eta galdera praktikoak egiteko da; 092a, berriz, udaltzaingora deitzeko. Oiartzunen egonda soilik dei daiteke horietara.

Hitzordua hilaren 22an (igandea) izango da, 18:30ean, Udalbatza aretoan. Sarrerak sei euro balio du, eta egunean erosi behar da.

2024-2025 ikasturtean egin ziren desplazamendu guztietatik %45,18 modu iraunkorrean egin ziren, 5.400 bidaia denera.

Gizonezkoen kasuan 74 bikotek eman dute izena; emakumeen kasuan, berriz, izen ematea irekita mantenduko da martxoaren amaierara arte.

Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak herritarrei irekitako hiru saio antolatu dituzte datozen egunetan San Pedroko Udal Aretoan.

Jardunaldia antolatu du TEKSek hezkuntza komunitateari begira; hilaren 25ean egingo du, Torrekuan.

Hilaren 21ean egingo dute eta bi ibilaldia dira aukeran desnibel txikiagokoa bigarrena.

Bihartik (hilak 12) hilaren 24ra egongo da zabalik izen ematea, eta HH3tik LH6ra arteko haur zein gazteek izango dute apuntatzeko aukera.

Hamasei Urtez Azpiko Gipuzkoako Txapelketan, Durangoko Jaurtiketa Luzeen Txapelketan, eta Anoetako belodromoan Euskadiko Master Txapelketan lan bikaina egin dute EATkoek.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Martxoaren 8aren harira antolatu dute eta bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, ostirala, Merkatuzarren.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, haize errotaren instalazioaren antzerkia datorren ostiralera (hilak 20) atzeratu dute.

Maite Franko ipuin kontalariak lau barrutietako liburutegietan egingo ditu saioak. Egitasmoa 4 urtetik gorako haurrei begirakoa da.

Larunbatean (hilaren 14an) Inauteriak ospatuko dira Antxon, Donibanen eta San Pedron.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Duela hiru aste herritar batek San Markon egindako animalien hondakinen aurkikuntza dela eta, Errenteriako Udalak ikerketa bat jarri zuen abian, gertaera horren nondik norakoak argitzeko, eta informazioa eguneratu du.

Garraio publikoari ere eragingo diote aldaketa horiek, eta aparkaleku alternatiboak zabalduko dituzte.

Astigarraga eta Irun kaleen arteko Donostia kaleko azalera berritu dute, erraia bera, baita aparkalekuen eremua ere asfaltatuta.

Oiartzun burujabek luzatu du deia, eta bihar (hilak 11) elkartuko dira Arizmendienean, 19:00etan. Hausnarketa saioa izango da.