Euskal Ligako 16 urtez azpikoetan bigarren izan dira Izaro Duran Filguerias eta Jon Porta Vicente. Taldeka, mutiletan, zilarrezko domina sanjuandarrentzat.
Hainbat zerbitzutarako bi moto, auto bat, hiru furgoneta eta hondakinak jasotzeko kamioi txiki bat erosi dute erregai fosilen erabilera murrizteko.
Gipuzkoar erako aurresku ligako igandeko lehen saioan Lur Lacasta (B kategorian) eta Ane Perez (A kategorian) lezoarrak izan ziren irabazle.
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' ikastaroa antolatu du KZ guneak. Izena eman daiteke jada.
Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio masibo eta iraunkorrak abiatu zituenetik zazpi urte beteko dira etzi. Pentsio, zaintza, eta osasun sistema publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzen dute pentsiodunek, zahartzaro duinak bermatzeko.
Atzo Itsas Mendi taldeak antolatzen duen Mitxintxolako mendi lasterketaren XIV. ekitaldia jokatu zen. 105 lasterkarietatik Mattin Odriozola eta Ania Hernandez izan ziren azkarrenak.
Ixo Teatroaren lehen lana da 'Eros', eta, ez da nolanahikoa, maskarazko antzerki mutua baita. Eros daitezke sarrerak Landetxeko emanaldirako.
Lantalde berriarekin zein motoarekin "zoratzen" dagoela aitortu du Iglesiasek, eta maila igotzea "jauzia" dela aitortuta, erronka eta amets berriak beteko dituen esperantza du errenteriarrak.
Oiartzun ibaian jokatu da 2025eko Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia. Eguerdiko 12:30etik aurrera 71 ontzi uretaratu dira.
Otsailaren 8an izango da lehen jardunaldia, eta hurrengoak martxoaren 15ean eta apirilaren 5ean izango dira. Izena eman daiteke jada.
Mantentze lanak direla eta, Bonantza kalea trafikorako itxita egongo da goizean goizetik. Jarduketak ostegunean bertan bukatzea aurreikusi du udalak.
Bertso saioa Juanba Berasategin izango da, 18:00etan. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Ane Labaka arituko dira oholtzan. Sarrerak salgai daude, 15 euroan.
Larunbatean irtengo da beste behin Lezoko kantu jira. 12:30ean gelditu dira, Aiton Bordan.
Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean.
Orereta Ikastola ezagutzeko balioko dute saio horiek matrikulazio kanpainaren atarian; hilaren 21ean eta 23an egingo dituzte.
'Euskal Pirinioetako Suaren paisaia: etnografia kolaboratiboa antropozenoan' proiektuagatik lortu du Barandiaran Beka oiartzuarrak.
Ur sarean egingo diren konponketak direla eta, ur hornidura moztuko da barrutiko hainbat puntutan, 09:00etatik aurrera.
Antxoko Topaguneak eta Trintxerpeko Korkoiburuek prozesu parte hartzaile bidez hautatu dituzte aurtengo gaiak. Antxon pertsonaia famatuz jantziko dira, eta Trintxerpen, lanbide eta ogibidez.
Pasaiako gizonen talde nagusiak garaipenarekin hasi du urtea (3-2). Areto futboleko Pasaiako derbia, Doniparirentzat (4-3). Eskubaloian, garaipen eta porrot bana Donibanerentzat.