
Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek izerdiz eta kolorez bete dute herriko kirol instalazio estaliko kantxa.

Jaialdiak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeekin duen lankidetza berritu du. Bide horretan, herritarrei irekitako topaketa bat antolatu dute hilaren 17an San Pedroko lonjan, 18:30ean.

Papresako zuzendaritzak enpresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea aztertzen ari da.

Pasaia-Lezo Lizeoak Trapujale Festa egin du Karlos Saldiseko aterpean. LHko ehunka Trapujalek parte hartu dute.

Euripean baina alai eta irrikaz egin dute aurtengo inauterietako desfilea ikastetxeko ikasleek. HITZA bertan izan da.

Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da Mikel Urtasun. Hasieratik zail egin zaio mundu horretan murgiltzea eta pasioa ogibide bihurtzea.

Nerea Torrijos estilista eta diseinatzaile ezagunak hitzaldia eman du Jantziaren Zentroan. ‘Gaua’ filmerako sortu dituen jantzien erakusketa bisita daiteke martxoaren 22ra arte bertan.

ETSko arduradunekin bilera eginda, auzo elkarteek batzarrera deitu dituzte herritarrak. Toporako nahi duten irtenbide integrala mahai gainean jarri dute: lurperatzea. Horren aldeko lanera deitu dute.

Sona handia duen 'La Voz' programaren azken edizioan aritu da Oihan Aristizabal Cruz oiartzuarra. Ez da saioan parte hartu duen lehen aldia; bai, baina, finalera iristen dena.

Kultura teknikari bezala ereindakoagatik, Trapujale Saria eman zioten atzo inauterien hasieran. Lezoko eragileen indarra goretsi du.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

COVID-19aren eraginagatik itxi zen Pontikako erretiratuen elkartearen taberna. Horrela, erretiratuen elkarte guztietako tabernak izango dira martxan.

Gaur otsailaren 13a da, Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian. Egun horren harira, kartelak eta muralak jarri dituzte Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

Pasaiako eta Lezoko Mintzalagun egitasmoak argazkigintza ikastaro bat antolatu du. Hilaren 26an izango da, Katiuskak Donibanen duen estudioaren parean.

Martxoaren 8aren harira antolatu dute eta bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, ostirala, Merkatuzarren.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, haize errotaren instalazioaren antzerkia datorren ostiralera (hilak 20) atzeratu dute.

Maite Franko ipuin kontalariak lau barrutietako liburutegietan egingo ditu saioak. Egitasmoa 4 urtetik gorako haurrei begirakoa da.

Larunbatean (hilaren 14an) Inauteriak ospatuko dira Antxon, Donibanen eta San Pedron.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Duela hiru aste herritar batek San Markon egindako animalien hondakinen aurkikuntza dela eta, Errenteriako Udalak ikerketa bat jarri zuen abian, gertaera horren nondik norakoak argitzeko, eta informazioa eguneratu du.