Bertsolaritza (Donibane): 'Kontu Kantari, Beste fauna aunitz'
Gora Herriak kultur jardunaldien barruan, maiatzaren 31n Kontu Kantari, Beste fauna aunitz bertsolaritza saioa jasoko du Juanba Berasategi aretoak, 19:00etan. Jon Sarasuaren gidaritzapean, Andoni Egaña, Eneritz Artetxe eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan. Jimmy Bidaurreta arduratuko da musikaz.
