Bertsolaritza (Oiartzun): Bertso jaialdia
Martzelina Bertsozale elkarteak bertsozaleentzat ekitaldi ezin interesgarri eta erakargarriagoa antolatu du iganderako –hilak 15–. Izan ere, arratsaldeko seietan hasita, Karlmele Mitxelenak Bertso Astearen inguruan egindako dokumentala proiektatuko dute lehenbizi, eta bertso saioa izango da gero.
Bertsotan, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Alaia Martin ariko dira, eta, besteak beste, bertsoa, Oiartzun, laguntasuna, Bertso Astea, transmisioa eta belaunaldi artekotasuna jorratuko dituzte Landetxeko saioan.
Sarrerak aurrez erosi behar dira ohiko lekuetan.
