Bertsolaritza (Oiartzun): Bertso saio literarioa
Martzelina Bertsozale Elkarteak Oiartzungo Udalaren languntzarekin Hezur berriak bertso saio literarioa du hilaren 28rako. Pleno aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta hiru emakume ariko dira bertsotan: Miren Amuriza Plaza, Oihana Iguaran Barandiaran eta Alaia Martin Etxebeste.
Musikaz Ines Osinaga arduratuko da, eta gai emaile lanetan, berriz, Ane Labaka Mayoz ariko da.
