Bisita (Pasaia): Arrain lonja
Mater Museo Ekoaktiboaren bitartez arrain lonja bertatik bertara ezagutu ahal izango da azaroaren 9an, 05:50etik 07:20era. Arrainak zer bide egiten duten ezagutuko da, arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iristen den arte. Horrez gain, arrain enkantea ikusi eta lonjaren egunerokoan dagoen jarduera biziaren lekuko izango dira parte hartzaileak.
Bisitak 13 euroko prezioa du. Erreserbak: 619 81 42 25 telefonora deituta edo helbide elektronikora mezua idatzita.
