Itsas Gelak Azterkostaren egitasmoaren barruko lehen irteera antolatu du iganderako. Pasai Donibaneko Alabortzara joango dira, ohiko analisiak eta garbiketa egitera. Oinezko ibilaldia egingo dute, itsasertza aztertzeko; uraren kalitatea aztertuko dute, eta garbiketa egin. Jarduera egiteko materiala bertan banatuko dute. OHARRAK: goiz osoko jarduera da. Zapata erosoak eta ura eramatea aholkatzen da. Hurrengo ateraldien berri
Itsas Gelaren web orrialdean. Izen ematea beharrezkoa: 619814225 edo info@matermuseoa.com posta elektronikoan. Izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera garraioa antolatuko dute.