Deialdia (Pasaia): Alfonso Zarranz Argazki Rallya
Trintxer Kulturala elkarteak Alfonso Zarranzen Oroimenezko IV. Argazki Rallya antolatu du iganderako (hilaren 21erako). Pasaiako kaleak izango dira rallyarekin bat egiten duten argazkilarien lan-eremu, lau barrutietakoak, eta Trintxerpetik hasita. Pasaiako Udaleko Kultura Sailaren babesa du kultur jarduerak. Sormen bisuala sustatzea, eta aldi berean Pasaiako kultur mugimenduan garrantzitsu izan zen Alfonso Zarranz omentzea du helburu.
