Deialdia (Antxo): Palestinarekin Elkartasun Eguna
Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatu du Antxoko Basari elkarteak maiatzaren 23rako. Egun osoko egitaraua ondu du, xede zehatzekin: Palestinako herriarekiko elkartasuna ez dadila eten, eta aldi berean, laguntza efektiboa ematea. Ondokoa da egitaraua:
- 11:30. Kalejira Ibaiondotik hasita.
- 11:30. Azokaren irekiera. Arropa erabiliaren postuak, Palestinako produktuekin postuak, eta Sol Band-en postua izango dira besteak beste.
- 13:30. Gure Zumardian, elkartasun ekitaldia eta Sol Band Palestinako musika taldearen emanaldia.
- 14:30. Gure Zumardian, bertso bazkaria Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin. Nagusien menua, 18 euro; txikien menua, 12 euro. Otordua Palestinako errefuxiatuek sukaldatua izango da. Tiketak honako tabernetan salgai: Dani, Txirin kantina, Axular, Mimos eta Izadi.
- Ondoren: lau saskiren zozketa. Zozketa horretan parte hartzeko tiketak euro batean daude salgai Antxoko hainbat taberna eta establezimendutan.
- 18:00. Gure Zumardian, Andoni Ollokiegiren emanaldia.
