Festak (Errenteria-Orereta): San Tomas Eguna
Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak hilaren 21eko festa eguna aurkeztu du. Herrigintzaren eta auzolanaren emaitzaren festa izango da. Egitaraua, hemen:
- 11:00. Zumardian, pregoia eta azokaren zabaltzea.
- 11:00-14:00. Jantziaren Zentroa zabalik.
- 11:30. Udal Txistulari Taldea herritik zehar.
- 12:00. Kantu jira.
- 13:00. Foru plazan, bertso saioa.
- 14:00. Trikitilariak herriko kaleetatik.
- 16:00. Foru plazan, Iruztaren kontzertua.
- 17:00. Xabier Olaskoaga plazan, Herri Arte Eskolako ikasleen dantzaldia.
- 17:00. Agirre Lehendakariaren plazan, herri kirolak.
- 17:30. Foru plazan, bingo musikatua.
- 18:00. Amulletako danborrariak herrian barrena.
- 18:30. Gamon Zumardian, mutxikoak Beti Prest taldekoekin.
- 19:30. Bixkor txarangaren kalebuelta.
- 21:00. Gamon Zumardian, sarien banaketa.
- 22:30. Gamon Zumardian, Txamakos taldearen kontzertua.
