Festak (Pasaia): Pasaia Itsas Festibala
2026ko Pasaia Itsas Festibalaren hirugarren eguneko (hilak 16, larunbata) egitaraua, hemen:
- 10:00etatik 14:30era. Donibaneko Bonantzako Kofradia Itsas Etzean, Izan arrantzale tailerra 6-12 adin tartekoentzat. Itsas eskulanak, esperimentuak eta arrantza tailerra egiteko aukera dago.
- 12:00. Badian, batelen estropada mistoa Haur eta Kadete mailetako arraunlariekin.
- 11:00. San Pedroko lonjako plazan, Hondarribiko saregileek Honsare proiektua aurkeztuko dute.
- 11:00. San Pedroko lonjaren gainaldean, Patata Tropikala konpainiaren Pirata garrapata antzezlana haurrentzat.
- 12:00. Donibanetik zehar, kantu jira euskal kantu tradizionalekin.
- 12:00etatik eta 16:00etatik. Donibanetik zehar, Eingo triki eta muxiko eskolakoen kalebueltak.
- 12:00. Donibaneko Bizkaia plazan, muxikoak.
- 12:00. San Pedrotik zehar, Iruña Jazz Brass Banden kalejira.
- 12:30. San Pedron, San Juan baleontzian, Ziaboga ikuskizuna.
- 16:30. San Pedrotik zehar, Albokalteak kalejira erraldoiekin.
- Arratsaldean. San Pedrotik zehar, Arando Txiki abesbatzarekin kalebuelta.
- 18:00. San Pedron, San Juan baleontzian, San Juanetik lehorrera bertso saioa. Bertsolariak: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Gaiak Jon Maiak emango dizkie.
- 20:00. Donibaneko Bizkaia plazan, Makany Kanteren kontzertua.
- 22:00. Donibaneko Bizkaia plazan, Eskorzo eta Amparanoia taldeen kontzertua.
