Hitzordua (Oiartzun): HIESA-ren inguruko laburmetraien proiekzioak eta solasaldia
Bizitza positiboak (2021) – 27 min
Indian, 2,1 milioi pertsonak zuten HIESa 2013an, eta hori da jada munduko hirugarren herrialdea kaltetutako pertsonen kopuruari dagokionez. Hainbat lekukotasunen bidez, ibilbide bat egiten da gaixotasun horri lotutako gogortasunean eta estigman zehar, baina egiten den lanari eta langileen inplikazioari balioa emanez, mezu argi baten bidez: “GIB-HIESaz haratago bizitza eta itxaropena dago”.
Piruletas (2024) – 11 min
Victor GIBarekin bizi den 65 urteko gizon bat da. Protagonistak familiaren gaitzespenari aurre egin behar dio, bere egoera medikoa dela eta. Film laburrak estigma eta bakardadea bezalako arazo sozialak jorratzen ditu. LGTBI+ kolektiboko adinekoentzako espazio seguruen beharra ere planteatzen du.
Hitzordu horretako gonbidapenak hemen eskuratu behar dira.
