Ikastaroa (Errenteria-Orereta): Sorospen ikastaroa
Ohikoak izaten dira herrietan sorospen ikastaroak. Urdaburu Mendizale Elkarteak eta Orereta Ikastolak elkarlanean antolatu dutena berezia izango da, ikastetxeko ikasleek bideratuko dutelako. Saio hori hilaren 25ean (asteartea) izango da, Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal kalea, 23), 19:00etan hasita. Elkarlan horretatik iritsi den lehen ikastaroa izanen da.
