Irteera (Errenteria-Orereta): Gipuzkoako biraren 8. etapa
Urdaburu Mendizale elkarteak Gipuzkoako biraren 8. etapa antolatu du larunbatean. Arrasateko Gesalibar auzotik Leintz Gatzagara bidea egingo dute. Murugain, Durakogain, mendiak igoko dituzte 19 kilometro eta 800 metroko gainbehera duen ibilbidean. Autobusa Errenteriako zumardiko autobus geltokitik irtengo da 07:30ean eta ordu laurden beranduago aritzetan geldituko da. Izena eman behar dute interesdunek aurretik, eta horretarako egoitzatik pasa edo telefonoz deitu behar dute 20:00etatik 21:30era.