Irteera (Pasaia): Biodibertsitatea eta zetazeoak
Materren eskutik, azaroaren 19an, zortzi orduko zeharkaldi batean Kantauri itsasoko biodibertsitatea eta zetazeoak ikuskatuko dira. Parte hartzaileek dibertsitate biologikoaz eta itsas zabaleko nabigazioaz gozatuko dute. Jarduera 08:00etatik 16:00etara izango da, eta 150 euroko kostua du.
