Irteera (Pasaia) Mendikutera txangoa
Itsastarrak mendi elkartea, jatorrira itzuliko da igandean Mendikute mendia igoz, haien ibilbidea igo zuten lehen mendia alegia. Jarraian, Erniozabal eta Ernio mendia ere igoko dituzte. Guztira lau ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusi dute. Autobusez abiatuko dira, Trintxerpeko Gudarien plazatik 7:30etan.
