Jaiak (San Pedro): Aldaketaren Marea
Aurtengo Aldaketaren Marea abenduaren 12an itxiko da, festa giroan. Jai hori San Pedroko Proisako estalkian egingo da, 17:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da. Material birziklatuekin egindako musika instrumentuen tailerra egingo da, haur eta familiei begirakoa. Ondoren, esperientziak partekatuko dituzte. Bukatzeko, sortutako instrumentuekin kontzertua eskainiko da.
