Kirola (Oiartzun): Beteranoen eta futbol egokituko partidak
Oiartzun Kirol Elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta horretarako zenbait ekitaldi ari dira antolatzen. Hurrengo ekitaldia zein izango den ere jakinarazi dute: beteranoen futbol partidak.
Hilaren 14an –larunbata da– izango dira hiru partidak Karla Lekuona futbol zelaian, 12:00etan hasita.
Hona hemen eguneko egitaraua:
Gizonezkoen beteranoak. 12:00.
Oiartzun KE- Real Sociedad
Kirol inklusiboa. 17:00.
Mindara elkartea.
Emakumezko beteranoak. 18:00.
Oiartzun KE – Oiartzun KE.
