Euskaraldia 2022

Oarsoaldeko herrietako Euskaraldiaren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.

Bertan eskualdeko herrietako Euskaraldiari buruzko albisteak, herriz herrikako egitarauak, entitateen zerrendak eta OARSO BIDASOKO HITZAren Euskarldiko kanpaina berezia daude eskuragarri.

[Galeria] Indarrez bukatu du Lezok Euskaraldia

Ostiralean bete-bete izan zen Gurutze Santuaren plaza hirugarren Euskaraldiaren bukaerako ekitaldian. Ondoren afaria egin zuten.

[Bideoa] Kantuz esan diote agur 2022ko Euskaraldiari pasaitarrek

Atzo bukatu zen euskararen aldeko ariketa, eta amaiera kontzertu bikoitza izan zen Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Ostiralean, Oarsoarrak Euskararen Sariak emateko ekitaldia, Donibanen

19:00etan da ekitaldia, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak jasoko dituzte aitortzak.

euskaraldia oiartzun 2022

[Galeria] Euskaraldia pedalkadekin eta dantzekin irudikatu dute

Ostiralean hasi zen Euskaraldia, eta asteburuan bi ekitaldi egin dituzte Euskaraldia girotu eta ikusgarritasuna emateko asmoarekin.

[Bideoa] "Lezoarrok, erronka pertsonalari heltzeko prest zaudete?"

Ostiralean Lezoko Euskaraldia abiarazteko ekitaldia egin zuten Gurutze Santuaren plazan. Norbanakoen konpromisoari dei egin zioten.

Urtzi Leonet Santa Cruz, irakaslea eta idazlea

[Elkarrizketa] «Dragoi horren gainean jarri eta euskarari bultzadatxoa ematea izan da liburu honen asmoa»

Euskaraz sortu eta idatzitako lehen fantasiazko eleberrietako bat idatzi du oreretarrak: ‘Itzalen dama eta Patxi Bakallu’. Abenduaren 1ean aurkeztuko du herrian, Lekuona Fabrikan.

[Bideoa] Gaur arratsaldean, Euskaraldiari bultzada emateko ekitaldia Lezon

19:00etatik aurrera, Euskaraldiari harrera egiteko ekitaldia egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Abenduaren 2an da bukaerakoa.

Indarrez hasiko da Euskaraldia Pasaian

Bihar, Euskaraldia iritsi dela irudikatzeko Pasaiako lau barrutietan animazioa izango da. Kultur ekitaldi gehiago daude asteburuan.

Euskaraldia, hastear

Ostiralean abiatuko den Euskaraldirako egitarau oparoa ondu dute herriko eragileek. Herri batzordekoek gogorarazi dute aurten ere ahobizi eta belarriprestek "aukera zabala" izango dutela euskaraz aritzeko.

[Argazki galeria] Trintxerpetarrak, Euskararen Egunean murgilduta

Adin guztietako trintxerpetarrek egin dute bat bertso bazkariarekin. Gauera bitarteko egitaraua prestatu dute Korkoiburuek.

[Bideoa] Kalez kale abiatu da Euskararen Eguneko kalejira

Musikariak 12:00etan hasi dira Errenteria-Orereta girotzen, euskara ospatzeko eguna iragartzeko. Bazkaria eta dantza dituzte aurretik.

Itzal eta Ezpalak taldeek emango diote bukaera Euskaraldiari

2022ko ariketaren itxiera kontzertua gaur gauean izango da, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Sarrera librea da.

Euskararen Egunaren bezperan, eta Euskaraldiaren azken egunean, kantuan Lezon

Tomas Garbizu Musika Eskolaren atarian bilduko dira kantu saioa egiteko, 17:30ean hasita. Besteak beste, 'Behin betiko' kantua abestuko dute.

Euskaraldia 2022: HITZAren gehigarria

Hilaren 18an hasi da Euskaraldia. HITZAk gehigarria argitaratu du.

[Galeria] Xoxolurren Arigunea, udazken koloreekin gozatzen

Lezoko Xoxolur Mendi Klubekoek txangoa egin zuten atzo, Baztanen. Eguraldia, eskasa izanda ere, aldeko izan zuten.

bizikleta martxa euskaraldia oiartzun

Familientzako bizikleta martxa antolatu dute, Euskaraldia girotzeko

Bihar hasiko da Euskaraldia. Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak hamabi kilometroko ibilbidea prestatu du, adin guztietako pertsonetarako.

Hemen da Trintxerpeko Euskararen Egunaren egitaraua

Trintxerpetarrek Euskararen Eguna ospatuko dute abenduaren 3an, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute Korkoiburuek.

Kantuan hasiko dute Euskaraldia

Euskaraldia behar bezala hasteko kantu afaria antolatu dute hilaren 18rako. Sarrerak eskura daitezke jada.

euskaraldia

Euskaraldian izena emateko eta txapak jasotzeko azken egunak

Datozen egunetan izena eman ahalko da Merkatuzarren. Txapak berriz, Lau Haizetaran jaso beharko dira.

Gehiago
  • Azaroak 18, ostirala.
    • Zer: Euskaraldiaren hasierako ekitaldia, Herri Arte Eskolako, Xenpelar Bertso Eskolako eta Ereintzako kideekin.
      • Ordua: 19:00.
      • Lekua: Gamon Zumardian.
    • Zer: Kantu afaria. (Txartelak salgai Niessenen, Lau Haizetaran, eta Sindikato nahiz Arkaitzan).
      • Ordua: 20:30.
      • Lekua: Niessen elkartean.
 
  • Azaroak 19, larunbata.
    • Zer: Txapa tailerra.
      • Ordua: 11:00.
      • Lekua: Lekuona Fabrikan.

 

  • Azaroak 22, asteartea.
    • Zer: Mintzodromoa.
      • Ordua: 9:30.
      • Lekua: Merkatuzarren.
 
  • Azaroak 23, asteazkena.
    • Zer: Poltsak egiteko tailerra.
      • Ordua: 18:00.
      • Lekua: Badalab-en egoitzan,
 
  • Azaroak 24, osteguna.
    • Zer: HDEH topaketa, teknologiaren eta gizartearen gainekoa.
      • Ordua: 09:30.
      • Lekua: Badalab-en.
    • Zer: Potx eta Lotx pailazoen Kaleak bizirik ikuskizuna.
      • Ordua: 18:00.
      • Lekua: Lekuona Fabrikan.

 

  • Azaroak 25, ostirala.
    • Zer: HDEH topaketa, teknologiaren eta gizartearen gainekoa.
      • Ordua: 09:30.
      • Lekua: Badalab-en.
 
  • Azaroak 26, larunbata.
    • Zer: Kantu jira Errenteriako Udal Txistularien Bandarekin.
      • Ordua: 12:00.
      • Lekua: Herrian zehar.
    • Zer: Horman Poster kolektiboaren Souvenir komeria estralurtarra.
      • Ordua: 20:00.
      • Lekua: Lekuona Fabrikan.
 
  • Azaroak 28, astelehena.
    • Zer: Errenteria-Oreretako euskararen erabileraren kale neurketaren aurkezpena.
      • Ordua: 18:30.
      • Lekua: Lekuona Fabrikan.
 
  • Azaroak 29, asteartea.
    • Zer: Mariasun Landaren ipuinen irakurraldi partekatua.
      • Ordua: 10:00.
      • Lekua: Foru Plazan
    • Zer: Ozzinemaren saioa Anderea filma ikusteko.
      • Ordua: 19:30.
      • Lekua: Niessen zinemetan.
 
  • Azaroak 30, asteazkena.

    • Zer: Jon Txiki Martinezen 40 urte eta aldapan behera niek bakarrizketa.
      • Ordua: 19:00.
      • Lekua: Badalab-en egoitzan.
.
  • Abenduak 1, osteguna.
    • Zer: Zumba tailerra.
      • Ordua: 18:30.
      • Lekua: Koldo Mitxelenako jolastoki estalian.
 
  • Abenduak 2, ostirala.
    • Zer: Euskaraldia bukatzeko ekitaldia musikarekin eta bestelako girotze jarduerekin.
      • Ordua: 19:00.
      • Lekua: Gamon Zumardian.
 
  • Abenduak 3, larunbata (Euskararen Eguna).
    • Zer: Kalejira.
      • Ordua: 12:00.
      • Lekua: Herrian zehar.
    • Zer: Herri bazkaria.
      • Ordua: 14:30.
      • Lekua: Merkatuzarren.
    • Zer: Erromeria Trikidantz taldearekin, eta DJ Bull.
      • Ordua: 19:00.
      • Lekua: Gamon Zumardian.

Hartu HITZA Euskaraldian!

Harpidetza eskaintza berezi bat prestatu dugu zuretzat: Jaso ezazu HITZA etxean 7 hilabetez 35€ soilik ordainduta.

Gainera, Euskaraldian harpidetzen direnen artean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako bi sarrera zozkatuko ditugu.

Harpidetzeko sakatu hemen.

 

Gipuzkoa