
Euskararen Eguneko jarduerak egin zituzten atzo Lezon. Euskarak bizi dituen zailtasunak azaldu, eta pizkunderako deia egin zuten.

Euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan daudela zehaztu zuten atzoko agerraldian. Hilaren 27ko Pizkundea ekitaldira joateko deia egin zuten.

Gaur abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen instituzional bateratu bat argitaratu dute.

Hainbat erakundek adostutako adierazpenarekin bat egin du udalak, eta hainbat konpromiso berretsi ditu. Arratsaldean, ekitaldiak.

EUDEL Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen adierazpenarekin bat egin du Errenteriako Udalak.

Euskararen eguna da gaur, eta oldarraldiari erantzun aldera, herri argazkia aterako dute 18:00etan, Doneztebe plazan.

Hilaren 17a izango da galderak erantzuteko azken eguna, eta irabazleak hurrengo egunean iragarriko dituzte. 15 galdera erantzun behar dira.

Hilaren 6an (larunbata) egingo dute topaketa, Durangon, eta helburua hika hitz egitea da. Aurtengoan, batez ere gazteei luzatu diete gonbidapena.

Babarrun jana egin dute Merkatuzarren, baina lehenago, ekitaldi "xume" batean, Euskararen Eguna eta 24. Korrika jorratu dituzte.

Dantza poteoa egin dute goizean, hainbat karriketatik eta plazetatik. Ondoren, denak batera elkartu dira, paella jateko.

Errenteriako Udalak kanpaina egin du Euskaraz barra-barra zigilua duten herriko establezimenduekin Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Abenduak 3 Euskararen Eguna lelopean.

Euskararen aktibazioa sustatzeko, Euskaltzaleen Plazak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. Lehena gaur izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

Antolatzaileek bi saio programatu dituzte larunbaterako: Trintxerpeko Alkateordetzan eta Antxoko Kultur Etxean izango dira, biak ala biak 17:30ean.

Txartela eskuratzen duten herritarrek %20ko beherapena izango dute euskarazko liburuak erosterakoan, betiere, Errenteria-Oreretako liburu dendetan erosten badituzte.

'Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2025' hitzaldia emango du Goiatz Oiartzabalek, Haurtzaro ikastolan, 10:00etan.

164 gaztek parte hartuko dute euskarazko unibertso digitala sustatzea helburu duen ekimenean.

Sasoiko bigarren irteera egin zuten Xoxolur Mendi Klubeko kideek igandean. Oiartzungo udazkenaz gozatu zuten.

Astearte, ostegun eta ostiraletan egiten dituzte saioak, eta jakinarazi dute izena eman daitekeela. Taldeak osatzen ari dira.

Bokalek euskarazko mahai jokoak ezagutu eta probatzeko tailer bat egingo du hilaren 22an, Antxoko Kultur Etxean.

Sasoiko bigarren irteera egingo du Xoxolur Mendiko Klubak igandean (hilaren 16an). Oiartzun aldera joango dira.