Oiartzun Irratiaren seinalea lehen aldiz jaso zela mende laurden beteko da etzi. Komunitatea ehuntzen jarraitu nahi dute, hilaren 13rako festa bat antolatuta. Herritarrek irratiaren mikrofonoa zabalik dutela gogorarazi dute.
Andra Mari kaleko lokal batean gas usaina sumatu dutela-eta, bada ezpada segurtasun itxiera perimetrala egin dute udaltzainek suhiltzaileek ingurua ikuskatzen duten bitartean.
Azken egunetan "bainuarekin lotutako arrisku egoerak" izan direla dio. Badiako jarduera bainuarekin "bateraezina" dela gogorarazi du portuak.
Oiartzun Irratiak 25. urtemuga ospatuko du hilaren 13an. Herri kirolen desafioa egingo dute egun horretan. Apustu egin daiteke batzuen ala besteen alde.
Oporrak Bakean programaren barruan, lehen talde bat iritsi zen atzo gurera. Bixi-Bixik behar bezalako harrera antolatu zuen.
Galiziako Kultura, Folklore eta Gastronomia Astearen XXXIII. ekitaldia egiten ari dira Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta.
Zaindariaren festa dela eta, bulegoa itxiko dute hilaren 8an. Halere, Trintxerpekoa eta Donibanekoa zabalik izango dira.
Zu! Zure Udala, lekuona Fabrika, Emakumeen Etxea eta kirol instalazioei eragingo die aldaketa horrek.
Zauritua Donostia ospitalera eman dute, eta erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak.
Leku eta laguntza faltagatik ezin diote erantzun behar gehiagori, eta ez dituzte momentuz katu gehiago hartuko.
Uda dela eta, Osakidetzak murrizketa iragarri zuen hainbat osasun-zentrotan. Oiartzungoa da horietako bat; 'bulego ordutegia' izango du irailera arte.
Uztaila eta abuztuan goizez bakarrik irekiko du bibliotekak, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, ohikoa.
Zozketarako izena eman behar da galdetegi bat beteta edo 943 44 96 telefono zenbakira deitu. Bost sarrera bikoitz zozkatuko dituzte.