
Lehen onarpena eman diote erabilera turistikorako etxebizitza eta establezimenduak mugatzeari. Joana Mendiburu alkateak azaldu du udalak "Oiartzun bizi eta bizigarri baten aldeko apustua" egin nahi duela.

Hamar puntuko gai zerrenda izango dute aztergai; HAPOa, lankidetza hitzarmenak edota diru laguntzak izango dituzte hizketagai.

Oiartzungo Udalak 2026rako osatu duen kontratazio planaren berri eman du. 35 kontratuek herritarren bizi kalitatea hobetuko dutela dio Joana Mendiburu alkateak.

Aurrekontuek beharrezko babes politikoa jaso dute udal gobernuaren aldeko bozekin eta alderdi jeltzalearen abstentzioarekin. PSE-EEk aurka bozkatu du.

Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Eragileek udalerri batean duten garrantziaz jabetuta, horien jarduna bilduko duen mapa bat osatuko du Pasaiako Udalak datozen hilabeteetan. Horretarako, galdetegi bat sortu dute.

Pasaiako etxez etxeko langileek hitzarmen kolektibo berria lortu dute, eta udal gobernuak baikor baloratu du sinatu den hitzarmen berria.

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Alkateak gutun formal bat bidali dio Maria Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari zentroen egoera "larria" salatzeko eta 2026ko aurrekontuetan "inbertsio zehatza eta lehentasunezkoa" eskatzeko.

Atzoko udalbatzarrean azaldu zuten hori EAJk gaiari buruz egindako galderei erantzunez. Klausula berria abenduaren osoko bilkurara eramango dute bozketarako.

Herritarrek aurkeztutako mozioa aztertuko du plenoak bihar; langileek hitza hartuko dute behin plenoa bukatuta alkatearekin hala adostuta.

Familien kide kopuru eta errentaren arabera, %10 eta %90 arteko hobariak eskura ditzakete herriko familiek.

EH Bilduren kudeaketa eskasa izan dela esan dute sozialistek, eta herriko kultur eragileei esker mantendu dela Eguberrietako programazioa.

Hernaniko Ereñotzu auzoko zentral hidroelektriko zahar hori Errenteriaren Udalaren jabetzakoa da, eta bertako instalazio guztiak Urumea Ibaia Kontserbazio Bereziko Eremuaren naturgune babestuaren barruan daude.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko hartu beharreko neurriak landu zituzten kongresuan, eta bertan izan zen Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea.

Orotara hiru saio izango ditu zikloak, eta horietako bakoitzean gai ezberdin bat jorratuko dute.

18:00etan bilduko dira hautetsiak pleno aretoan, eta orotara hamahiru gai landuko dituzte.

Bihar urriko ohiko osoko bilkura egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. Hogeita lau puntutako gai zerrenda osatu dute.

Alderdi jeltzalearen helburua da 2026ko ekitaldiko fiskalitatea bidezkoagoa, iraunkorragoa eta sozialagoa izatea. Hiru proposamen egin dituzte.

Proposamena osatzeko familia zaurgarrienengan arreta jarri dutela adierazi du Teo Alberro alkateak.