Bulego berri bat ireki dute Trintxerpeko merkatuaren eraikinean. Asteartero izango da zabalik.
Herriko hainbat txoko sarearekin lotu eta adarreko joan etorriak erraztu nahi ditu udalak. Aparkaleku berriak ere egingo dituzte.
Hilaren 20an da Haurren eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Hilaren 18etik abenduaren 20ra arteko egitaraua osatu du Pasaiako Udalak.
Giza eskubideen defendatzaile diren hiru aktibista feministarekin jardunaldia egin zuten atzo, hilaren 13an. Emakumeen alde egiten duten lana aurkeztu zuten.
Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldia hilaren 15ean hasi eta 23an bukatuko da. Sormena eta konpromiso soziala uztartuko dituzte egitarauan.
2027. urtera bitarte lortu nahi dituzten erronkak eta gauzatuko dituzten ekintzak zehaztu dituzte zazpigarren plan honetan.
Lezoko PSE-EEko bozeramaileak EH Bilduk aurrekontuak herritarrak kontuan hartu gabe egin dituela adierazi du. Lezoko beharrei erantzuteko akordiora iristeko zuzenketak aurkeztu dituzte sozialistek.
Ur-sarean konponketak egiteko ur mozketa egongo da bihar goizean. Bost orduko mozketa aurreikusten du Udalak.
Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiarekin lankidetzan, azaroaren 18 arte utziko ditu 'Energia argitu kit' maletak eskuragarri. Energia-kontsumoa neurtu ostean energia aurrezteko neurriak eskatzeko aukera egongo da.
Autokontsumo kolektiboaren bidez familia eta tokiko komertzioek faktura energetikoaren %30a aurrezten ahalko dute. Lezoko Udaleko Talde Sozialistak herritarrak ekimen honekin bat egitera deitu ditu.
Kukai Dantzak eta Elkarrek 'Klera' argitaratu berri dute; erdi-erdian gerra egoera sufritzen duten umeen bizipenak.
2025erako onartu diren Ordenantza Fiskalen gaineko irakurketa egin dute jeltzaleek. Ez dituztela "progresibitateko edo gizarte justiziako neurririk aplikatu" salatu dute.
Etxebizitza hutsak alokairu publikoko programetan txertatzeko hobariak izango dira, baita auto ekologikoagoetan inbertitzeko ere.